2012/05/27

maiatzeko agurra

Bide berriak egiteko gogoa izan zen honen guztiaren hasiera. Bide zabal eta errazetatik urrun ibili gara baina, gustura, bidezidorretan barna, periferian, txikiarekin gozatuz, elkarlanaren sinergien bila.
Eta ondo pasatu dugula esango dugu, erronkazaleon lurraldeetan beti baitago jokatzeko gogoa, jakinmina.


Euskal artista handi baten lana ekarri dugu gaur ona, agur esatearekin batera azken desafio txikira akuilatu nahi zaituztegu-eta. Kolorearen maisua, jakingo duzue nortaz ari garen...

Plazerra izan da. Datorren ikasturtera arte, izan ontsa.

Ortuella BHI-ko Normalkuntza, Agenda 21 eta IKT proiektuak

2012/03/28

bosgarren erronka

Hemen duzue Euskara arloak prestatutako desafioa.
Bidal itzazue erantzunak erronkaortuella@gmail.com helbidera. 
Erantzunak jasotzeko azken eguna apirilaren 20a izango da.

video

2012/02/17

laugarren erronka

Hemen duzue Gizarte Zientzietakoek prestatutako desafioa.
Bidal itzazue erantzunak erronkaortuella@gmail.com helbidera. 
Erantzunak jasotzeko azken eguna martxoaren 2a izango da.

video

hirugarren erronkari erantzunez

Poemaren lehenengo bertsoan falta den hitza "Adiós" da eta emakume olerkari honen izena Elisabeth Mulder Pierluisi da. Idazlea, itzultzailea, kazetaria eta olerkaria izan zen.


Zorionak asmatu dutenei: Monika Nieves, Naroa Ramillete, Dani García, Claudia Sáez, Itsaso Molinero, Adrián López, Irene de José, Patricia Valle, Itziar Abellanal, Jon Silva, Ane Vázquez eta Ane de las Heras